Arrakastatsuak izan dira asteburuko ekitaldiak

Argazkia: Nikolas Iriondo

 

13. Bisiguaren Festa, Orio Kanpina banderak eta Euskadiko Hondartzako Eskubaloi Txapelketa izan ditugu asteburuan Orion eta arrakasta handia izan dute hiru ekitaldiek. Erronka izan da herriarentzat, eta baita Udalarentzat ere. Denon artean, sargoriari aurre eginez, primerako emaitzarekin gainditu dugu proba. Beste behin ere, eskerrik asko, Orio!

Hiru ekitaldi handik egin dute bat asteburuan herrian. Euskal Eskubaloi Federazioak eta TKE-k hala erabakita, Bisiguaren Festarekin bat egin dute kirol probek, eta koordinazio-lan handia egin behar izan dugu hiru ekitaldiak batera aurrera ateratzeko.

Udalaren esker ona

Herriko eragileen parte-hartzea eredugarria izan da berriro; jaiak herritik eta herriarentzat antolatzen direla erakutsi diguzue ostera ere. Udalak eskerrik beroenak eman nahi dizkizue hiru jarduerak antolatzen lanean ibili zareten guztioi.

Argazkia: Nikolas Iriondo