Aste honetan egingo dituzte Arrantzale kaleko zanga estaltzeko lanak

Euskaltelen eta Nortegasen hodiak kanalizatzeko zanga bat zabaldu zuten duela urte batzuk Arrantzale kaleko 2-4 atarien artean (Arkaitz tabernatik hasi eta Dia saltokiaren pareraino). Azken urteetan zorua hondoratzen joan da pixkanaka, eta oso arriskutsu dago oinezkoentzat. Horregatik, aparkalekuen zorua berritzeko lanak egingo dituzte aste honetan, asteazkenetik ostiralera, eta bide batez, egoera txarrean dagoen arketa konponduko dute.

Asteazkenean, uztailak 6, zanga inguruko lurra pikatuko dute, 30 metro luze inguru, eta hori bukatuta, ostegunean asfaltatuko dute. Dena ondo bidean, ostiralean amaituko dute lana, lurreko markak pintatuta.

Obrak ez du trafikoan eraginik izango, baina aparkatzeko eta karga-deskargako eremua itxita egongo da egun horietan. Barkatu eragozpenak.