Gipuzkoako Ur Kontsorzioak bi lan egingo ditu asteazkenean, martxoaren 12an: alde batetik, zarata egiten duen arketaren tapa aldatuko dute Endaia plazatik Ibai Ondo kalerako bidegurutzean, eta bestetik, euri-uren sarea garbitu eta aztertuko dute Eusko Gudarien kalean, Xixario parean.
Lanak egiteko, herriguneko sarbidea trafikoari itxita egongo da Endaia plaza parean 9:00etatik 13:00ak arte. Tarte horretan, ibilgailuek Txanka-Hondartzako bidea erabili beharko dute herrira sartzeko. Herrigunetik irteteko, berriz, Ibai Ondo kalea zabalik egongo da 2,40 metrotik beherako ibilgailuentzat; gainerakoek Txanka-Hondartza bidea erabili beharko dute.
Barkatu eragozpenak.