Asteburuan egitekoa zen surf txapelketa bertan behera geratu da, olatu eskasiagatik

Orioko 28. Surf Txapelketa bertan behera uztea erabaki du surf-taldeak, Antilla hondartzako olatuen aurreikuspena dela-eta. Honenbestez, asteburuko hitzordua bertan behera geratu da, eta, data berria zehazten dutenean, emango dute horren berri.