Datozen egunetan herriguneko trafikoa moztuta egongo da

Uztailaren 15ean hasi eta hilaren 20ra arte, herriguneko trafikoa moztuta izango da hainbat momentutan: 

Asteburuan

Uztailaren 15etik 17ra herrian ospatuko dira 13. Bisiguaren Festa, Orio Kanpina banderak eta Karmengo Eguna. Horregatik, herriguneko trafikoa moztuta egongo da uztailaren 15eko 20:00etatik uztailaren 17ko 21:00ak arte. Herriko irteera Txanka-hondartzatik egin beharko da, eta Ibai Ondoko garajeetako erabiltzaileek Dikeko sarrera erabili beharko dute. 

Zerbitzuetako ibilgailuek, hala nola, zabor bilketaz arduratzen diren komioiek eta ostalaritzako hornitzaileek, Udaltzaingoarekin koordinatuta egingo dute lan egun hauetan.

Horrez gain, asteburu honetan jendetza espero da herrian, eta kanpotik datozenei, garraio publikoa erabiltzeko gomendioa egiten die Udalak.

Astelehenetik asteazkenera

Ondoren, uztailaren 18tik 20ra, Ibai Ondo kaleko zebra-bideen irisgarritasuna hobetzeko lanekin jarraituko dute. Azken egunetan espaloiak prestatzen ibili dira zebra-bideak igo ahal izateko, eta datorren astelehenetik asteazkenera errepidea asfaltatuko dute.

Ondorioz, uztailaren 20an, 21ean eta 22an 9:00etatik 18:00etara itxiko dute Ibai Ondo kalea zubitik aurrera, eta herriko irteera Txanka-hondartzatik egin beharko da. Herriko sarrera, aldiz, bermatuta egongo da. Ordutegi honetan, ibilgailuek ezingo dute Ibai Ondo kalean aparkatuta egon.

Oharra: Herrigunea asteburuan ere itxita egongo denez, igandetik astelehenerako gauean ere Ibai Ondo kalea hala mantenduko da. Bertan aparkatuta dauden ibilgailuak astelehenerako kendu beharko dira.