Azaroaren 2tik aurrera, astelehenetik ostiralera, herrigunerako sarbidea itxita egongo da 14:00-16:00 artean

 

Udalak joan den astean jakinarazi zuen bezala, moilako lanen barruan, errioaren hondoko lohia ateratzen hasiko da Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritza, moila indartuko duten zutabeak jarri ahal izateko. Azaroaren 2tik aurrera, asteazkenarekin, lohia ateratzeko makinek moila osoa okupatuko dute egunean bi orduz, 14:00etatik 16:00etara. 

Astelehenetik ostiralera, beraz, ordu horietan, itxita egongo da moilako errepidea eta ibilgailuek Txanka-Hondartzako bidea erabili beharko dute herrira sartzeko eta ateratzeko.

Ordutegi hori Udalak eta obra-arduradunak erabaki dute, lanek herriko trafikoan eta ohiko funtzionamenduan ahalik eta eragin txikiena izateko.

Aurreikuspenen arabera, lanak sei astez luzatuko dira, gutxienez. Barkatu eragozpenak.