Tokian tokiko udalbatzarrari dagokio herriko bake-epaile titularra eta haren ordezkoa izendatzea.
Ardura hori hartu nahi dutenek beren eskaera aurkeztu behar dute udaletxean eta, horretarako, 2023ko urtarrilaren 2a izango da azken eguna.
Deialdian parte hartzeko aurkeztu beharrekoak
Izangaiek adierazi beharko dute betetzen dituztela eskatutako baldintzak, instantziak aurkezteko epea bukatzen den egunean; instantzian alegatutakoa egiaztagirien bidez frogatuko dute eta ezgaitasunik edo bateraezintasunik ez dutela egiaztatuko dute.
Era berean, izangaiek memoria txiki bat egin eta erantsiko dute, beren hautagaitzaren egokitasuna eta balorazioa egiteko kontuan hartu daitezkeen aldagaiak adieraziz.
Behin eskaerak aurkezteko epea amaituta, udalbatzarrak aukeratuko ditu bake-epaile titularra eta ordezkoa, eskaera aurkeztu dutenen artean. Erabakia udalbatzakideen gehiengo absolutuaren aldeko botoarekin hartu beharko da, betiere hautagaiek baldintzak betetzen badituzte. Eskaerarik ez balego, udalbatzarrak modu askean aukeratuko ditu prozedura bera aplikatuz, eta Organo Jurisdikzional eskudunari jakinaraziko dio erabakia.
Espedientea aztertzeko eta informazioa jasotzeko, Udaleko idazkaritzara jo daiteke, astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:30era.
Deialdiaren iragarkia hemen irakur daiteke, zehaztasun guztiekin:
Bake epailea izendatzeko deialdiaren iragarkia 2022 (PDF)