Bertso-poteoa izango da bihar iluntzean, Jon Maia eta Jone Uriarekin

Abeslari kaletik abiatuta eta herriko txaranga lagun, bertso-poteoa egingo da bihar, abenduaren 29an, herrian. Jon Maia eta Jone Uria bertsolariak izango dira gurean, eta 18:30ean hasita, hauxe izango da ibilbidea: Abeslari kalea, Herriko Plaza, Aritzaga eta Ibai Ondo.

Ostiral iluntzetako poteoak, beraz, beste maila bat izango du biharkoan. Animatu!