Apirilaren 6an hasi zituzten autopistako eta Bikamiotako biribilguneen arteko bidegorria egiteko lanak. Oinarrizko zereginetan ibili dira lehen bi asteotan, eta gaur, apirilak 25, ekingo diete lan mardulenei.
Hori dela eta, trafikoari eta oinezkoen pasaerari eragingo dieten aldaketak izango dira:
● Trafikoan: Hondartza bidea herrira sartzeko erabiliko da bakarrik (erreietako bat lanak egiteko okupatuko baitute) eta herriko irteera Estropalari kaletik egin beharko da.
● Oinezkoen pasaeran: Estropalari kalea edo Bikamiota aldeko espaloia erabili beharko dute oinezkoek, hondartza aldera joateko.
Obrek 16 aste iraungo dute, eta bidegorria udarako prest izatea aurreikusi du Udalak. Barkatu eragozpenak.