Danbolin Musika Eskolako bi ikaslek paper ederra egin dute Euskadiko Musikari Gazteen 16. Lehiaketan

Euskadiko Musikari Gazteen 16. Lehiaketa izan da asteburuan Gasteizen, eta parte-hartzaileen artean izan dira Danbolin Musika Eskolako bi ikasle: Martin Daly eta Ane Blazquez. Lan ederra egin dute biek, eta Dalyk B kategoriako lehen saria eskuratu du. Danbolin Musika Eskolaren partetik, zorionik beroenak bioi!

Danbolin Musika Eskolan ez ezik, Donostiako Francisco Eskudero Kontserbatorioan ere ari dira ikasten bi musikari oriotarrak, eta handik aurkeztu dira lehiaketara.