Danbolin Musika Eskolak abenduaren 22an emango du Gabonetako kontzertua

Danbolin Musika Eskolako ikasleek eta Salatxo abesbatzak Gabonetako kontzertua emango dute abenduaren 22an, ostegunarekin. 18:00etan izango da, Herriko Plazan.

Gabonetako kantak eta herriko kanta tradizionalak abestuko dituzte, eta kontzertua entzutera gerturatzen direnak ere gonbidatuko dituzte haiekin bat egitera. Ikasle gazteen hiru taldek abiatuko dute emanaldia, eta ondoren, kantuko ikasle helduek hartuko diete erreleboa. Jarraian, Salatxo abesbatzak abestuko du eta, kontzertua bukatzeko, dantza taldeak lagunduta, Hator hator abestuko dute.

Ikasleak gogotsu ari dira emanaldia prestatzen, eta herritar guztiei egin diete bertaratu eta kantatzeko gonbita.