Danbolin Musika Eskolak ate irekietako saioak egingo ditu ekainean

Ekainaren 3an eta 10ean, ostiralak biak, ateak irekiko dizkie herritarrei Danbolin Musika Eskolak. Eraikina bera eta eskolaren eskaintza ezagutzeko aukera izango dute herritarrek, eta, horrez gain, gurasoek aukera izango dute, 2022-2023 ikasturteko matrikulazioari begira, ikasketa-planaren berri izateko eta zalantzak argitzeko.

Ate irekien egutegia:

Ekainaren 3an, ostirala, 17:00etan:

2016an eta 2017an jaiotako haurren gurasoentzat. Eta klaseetara joateko aukera izango dute:

  • 2016an jaiotako haurrek: ekainaren 6 eta 8an, 16:30ean, kultur etxean.
  • 2017an jaiotako haurrek: ekainaren 6 eta 8an, 17:30ean, kultur etxean.

Ekainaren 3an, ostirala, 18:00etan:

2015etik aurrera jaiotako haurren gurasoentzat.

Ekainaren 10ean, ostirala, 17:00etan:

2018an jaiotako haurrentzat eta gurasoentzat.

Ate irekietan parte hartzeko, ezinbestekoa izango da aurretik hitzordua hartzea: eskolan bertan, Iturbide kaleko 18. zenbakian; 943 833 727 zenbakian edo danbolinme@gmail.com posta elektronikoan. Azaltzeko modurik ez dutenek, bestalde, telefonoz edo emailez egin ditzakete kontsultak.