Danbolin Musika Eskolako ikasleek ikasturtea agurtzeko emanaldiak egingo dituzte

Ekainaren 13tik 16ra, astelehenetik ostegunera, 2021-2022 ikasturtea agurtzeko kontzertuak emango dituzte Danbolin Musika Eskolako instrumentu- eta dantza-ikasleek. Urte osoan ikasitakoa erakutsiko diete lagun eta senideei kultur etxeko emanaldietan, eta ostegunean, hilak 16, dantza-ekitaldiarekin itxiko dute programa Herriko Plazan, 17:00etan.

Hau izango da egitaraua:

Ekainak 13, astelehena

  • 17:00etan eta 18:30ean, instrumentuen kontzertuak kultur etxean.

Ekainak 14, asteartea

  • 17:00etan ikasle gazteenen kontzertu pedagogikoa eta diploma-banaketa, eta 18:30ean instrumentuko ikasle helduen kontzertua eta diploma-banaketa.

Ekainak 15, asteazkena

  • 17:00etan eta 18:30ean, instrumentuen kontzertuak kultur etxean.

Ekainak 16, osteguna

  • 17:00etan dantza-ekitaldia Herriko Plazan.
  • 18:30ean instrumentuen kontzertua kultur etxean.

Ikasleak gogotsu ari dira emanaldiak prestatzen, eta herritar guztiei egin diete bertaratzeko gonbita.