Danbolin Musika eta Dantza Eskolako ikasleek ikasturtea agurtzeko emanaldiak egingo dituzte

 

Ekainaren 14tik 20ra, 2022-2023 ikasturteari agur esateko kontzertuak emango dituzte Danbolin Musika eta Dantza Eskolako instrumentu- eta dantza-ikasleek. Urte osoan ikasitakoa erakutsiko diete lagun eta senideei kultur etxeko emanaldietan.

Hau izango da egitaraua:

  • Ekainak 14, asteazkena

18:00etan eta 19:00etan, instrumentuen kontzertuak kultur etxean.

  • Ekainak 15, osteguna

17:00etan ikasle gazteenen kontzertua eta diploma-banaketa, eta 19:00etan instrumentuen kontzertua, biak kultur etxean.

  • Ekainak 16, ostirala

17:00etan dantza-ekitaldia Ikastola aurreko plazan, eta 19:00etan, instrumentuen kontzertua, kultur etxean.

  • Ekainak 19, astelehena

18:30ean soka eta gitarra taldeen kontzertuak, kultur etxean.

  • Ekainak 20, asteartea

18:00etan instrumentuen kontzertua, eta 19:00etan instrumentuko ikasle helduen kontzertua eta diploma-banaketa, biak kultur etxean.

Ikasleak gogotsu ari dira emanaldiak prestatzen, eta herritar guztiei egin diete bertaratzeko gonbita.