Danbolin Musika eta Dantza Eskolako ikasleek Palestinaren aldeko saioan parte hartuko dute

Euskal Herriko Musika eta Dantza Hezkuntzaren sektoreak ekimen bat antolatu du urtarrilaren 25ean, larunbatarekin, Palestinako herriari elkartasuna adierazteko eta genozidioaren amaiera eskatzeko. Euskal Herriko musika-eskolei zabaldu die saioan parte hartzeko deialdia, eta Orioko Danbolin Musika eta Dantza Eskolako ikasleak hitzorduan izango dira.

Emanaldia urtarrilaren 25ean egingo da, 12:00etan, Donostiako udaletxearen parean, Alderdi Ederren. Eta Danbolin eskolatik biolineko eta txistuko zenbait ikasle joango dira.