DanbolinFest jaialdia maiatzaren 13an egingo da aurten

 

Danbolin Musika Eskolak urtero antolatzen duen DanbolinFest jaialdia maiatzaren 13an egingo da aurten, larunbatarekin. Instrumentuko eta dantzako ikasleak kalejiran joango dira musika-eskolatik Herriko Plazara eta han ekitaldi labur bat izango da, Danbolin musika- eta dantza-eskolaren marka berria aurkezteko. Ondoren, urteroko bazkaria egingo dute eskolako ikasle, irakasle eta gurasoek eta, bazkalondoan, karaokea izango da.

Hau izango da programa:

  • 11:30 Kalejira, instrumentuko eta dantzako ikasleekin
  • 14:00 Marka berriaren aurkezpena
  • 14:30 Bazkaria
  • 17:00 Karaokea

Dagoeneko banatu dituzte bazkaritarako txartelak eta 100 lagun inguruk parte hartuko du. Norbaitek interesa badu bazkaritara joateko, deitu dezala Danbolin Musika Eskolara (943 833 727).