DanbolinFest jaialdiaren egitarauan aldaketa izango da

 

Bihar, maiatzaren 13an, ospatuko du Danbolin Musika Eskolak urteroko DanbolinFest jaialdia. Eguraldiaren iragarpena ikusita, goizeko kalejira bertan behera uztea erabaki dute antolatzaileek, eta musika eta dantza emanaldia 13:00etan hasiko da, Herriko Plazan.

Hortik aurrera, marka berriaren aurkezpena, bazkaria eta karaokea, aurreikusi bezala mantenduko dira. Barkatu eragozpenak.