Udalak patrikako egutegia argitaratu du aurten ere eta egunotan banatuko da herriko postontzi guztietara. Egutegia tamaina txikikoa da, karteran erabiltzeko modukoa, eta herriko telefono-agenda bat ere badakar, herritarrentzat baliagarria izan daitekeena.
Udalak 3.000 ale argitaratu ditu eta etxe guztietara iritsiko da ale bat. Norbaitek beste aleren bat nahi badu, udaletxean edo kultur etxean eskatu besterik ez dauka.
UEMAren berripapera
Egutegiarekin batera banatuko da, baita ere, UEMA (Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak) argitaratutako abenduko berripapera. Zortzi orrialdeko berripapera da, eta mankomunitatea osatzen duten herri guztietan banatuko da. Guztira, 100.000 aletik gora banatuko dira Euskal Herriko txokorik euskaldunenetan.