Ekainaren 1ean jarriko dira martxan TAO makinak, hondartza inguruan eta futbol-zelaiaren ondoko aparkalekuan

Herriko TAO makinak ekainaren 1etik irailaren 12ra arte egongo dira martxan (biak barne).

Ibilgailuan aurtengo eranskailua ez daukatenek tiketa hartu beharko dute hondartza inguruan eta futbol-zelaiaren ondoan aparkatzeko. Udalak, urtero bezala, etxera bidali die aparkatzeko eranskailua ibilgailuaren zerga dagoeneko ordainduta daukaten eta Udalarekin zorrik ez duten guztiei. Eranskailua duenak ez du tiketa atera beharrik izango.

Bestalde, ekainaren 15ean emango zaio hasiera aurtengo udako denboraldiari, eta egun horretan jarriko dira martxan hondartzako zerbitzu guztiak, bai Orion eta bai Gipuzkoako gainerako hondartzetan.