Karkara aldizkariak antolatu du ekitaldia, Orioko Udalaren laguntzarekin. Aritz Mutiozabal eta Ibon Gaztañazpi kazetariek gidatuko dute elkarrizketa-solasaldia, eta kontu asko izango dituzte hizpide Andurekin: literatura, euskara, txikitako oroitzapenak… Ekitaldia kultur etxeko areto nagusian izango da azaroaren 24an, ostegunarekin, 19:00etan hasita.
Ekitaldia doan izango da, baina, parte hartzeko, gonbita hartu behar da aldez aurretik, kultur etxean bertan edo online, Udalak erabiltzen duen plataformaren bidez