Eman izena Mintzalagun programan!

 

Badira euskara praktikatu nahi duten arren, horretarako zailtasunak dituzten herritarrak: lotsa ematen dielako, inguruan inor ez dutelako… Pertsona horiei laguntzeko helburua du Mintzalagun egitasmoak, eta izen-ematea zabalik dago!

AEK-k 3-4 pertsonako taldeak osatzen ditu eta, horietan, euskaraz ondo dakien bat eta praktikatu nahi dutenak biltzen dira. Taldeak astean behin elkartzen dira, ordubetez, euskaraz hitz egiteko gustuko jardueraren bat eginez. Denetik egiten dute: paseoa eman, kafea hartu, pintxo-potean ibili, mendira joan, erosketak egin… Nor bere helburua lortzeko apuntatzen da: euskaraz ondo dakienak laguntzaile-papera betetzen du eta praktikatu nahi duenak, berriz, aukera dauka lasai hitz egiteko gune euskaldun
eroso batean.

Izen-ematea

Euskara praktikatzeko izena eman nahi baduzu, hiru bide dauzkazu:

  • Bidali whatsappa zenbaki honetara: 625 485 215
  • Orioko euskaltegian galdetu.
  • Klikatu  lotura honetan.

Euskaraz ondo egiten baduzu eta praktikatu nahi dutenei lagundu nahi badiezu ere eman dezakezu izena. Astean ordubete eskaini beharko diozu, besterik ez, eta erraz eta atsegina da.

Mintzalagun programari buruzko informazio gehiago, bideo honetan.