Erregeen desfilea prestatzeko bigarren bilera irekia deitu du Udalak abenduaren 14an

Gabonak ate-joka ditugun honetan, urtarrilaren 5eko Erregeen desfilea prestatzeko bigarren bilera irekia deitu du Udalak. Abenduaren 14an, asteazkenarekin, 19:30ean izango da hitzordua, kultur etxean, eta interesa duten guztiei egin diete gonbita bertan parte hartzeko.

Lehen bilera azaroan egin zuten, eta bigarren honekin, prestaketa-lanak aurreratuko dira. Izan ere, aurten, ahalik eta jende gehienaren parte-hartzea sustatu nahi du Udalak ekimena antolatzeko.