Errepide-mozketak egingo dituzte Eusko Gudarien kalean

Gipuzkoako Ur Kontsorzioa urriaren 20an hasi zen herriko arketak aldatzen, eta aste honetan, urriaren 25etik 29ra, hondartza inguruan eta Eusko Gudarien kalean egingo dituzte lanak. Udaltzaingoak unean uneko errepide-mozketak egingo ditu eta trafikoa bideratuko du, auto-ilararik ez sortzeko.

Urriaren 25ean, astelehenarekin, hondartza inguruko arketak aldatuko dituzte, eta asteartean eta asteazkenean, urriak 26 eta 27, Eusko Gudarien kalekoak. Trafiko handiko errepidea denez, udaltzainak bertan izango dira autoak bideratzen.

Lanak azaroko lehen astera arte luzatuko dira.