Errepide-mozketak egingo dituzte larunbatean herrian

Maiatzaren 21ean, larunbatarekin, Zaragueta Herri Eskolak antolatutako XI. Kros Txikia egingo dute goizean, eta 10:30etik 12:30era zirkulazioan aldaketak eta trafiko-mozketa puntualak izango dira Hondartza bidean. Gainera, Abaromendi kaleko eta Hondartza bideko hainbat aparkaleku libre utzi beharko dira ostiraletik.

Horrez gain, larunbatean bertan, Espainiako Sendagileen Federazioak antolatutako txirrindulari-proba egingo dute goizean. Ondorioz, N-634 errepidea hainbat alditan moztuko dute 8:45-10:30 artean, eta Benta bideko bizilagunek errepidea itxita izango dute 10:00etatik 10:45era, helmuga bertan jarriko dutelako.

Barkatu eragozpenak.