Eskola-umeen literatur lehiaketaren sariak banatu zituen Udalak larunbatean

Larunbat goizean, maiatzak 21, aurtengo eskola-umeen literatur lehiaketaren sariak banatu ziren kultur etxean. Lehiaketaren 35. edizioa izan da aurtengoa. Argazkia: KARKARA aldizkaria.

Ekitaldian parte hartu zuten, Udalaren aldetik, Orioko alkateak, Euskara batzordeko kideek eta euskara-teknikariak.

Haur eta gaztetxo sarituek liburu bana jaso zuten opari, oroitagiri batekin eta, horrez gain, lehiaketan saritutako lan guztiak biltzen dituen liburuaren ale bana.

Lan sarituen liburua eskura kultur etxean

35. edizio honetako lan sarituen liburua kultur etxean eta udaletxean eskuratu daiteke, doan, gaurtik aurrera. 100 orrialde inguru ditu eta, guztira, Orioko haurrek egindako 58 lan biltzen ditu: olerkiak, ipuinak eta marrazkiak. Azaleko marrazkia Alaine San Sebastian Vitoriak egin du.

EskolaumeenLehiaketaLiburua22

Liburuaren hitzaurrea Libe Larrarte gazteak idatzi du. Libe Larrartek sariak irabazi izan ditu Orioko eskola-umeen lehiaketan, txikia zenean; eta, ondoren, baita Udalak antolatzen duen «Euskaraz Gazte» literatur lehiaketan ere.

Liburuaren PDFa esteka honetatik deskargatu daiteke:

Eskola-umeen literatur lehiaketa 2022 (PDF)

Sarituen zerrenda

Hauek dira aurtengo literatur lehiaketan saria jaso duten haur eta gaztetxoak:

LH3

OLERKIAK

Urtaroak. Leize Saizar Berasaluze

Liburua irakurri eta gero… Rehan Muhammad

IPUINAK

Aitona Kepa. Amets Loidi Etxabe

Xingola. Arhane Fuentes Mugika

MARRAZKIAK

Maddi Iribar Fernandez

Arlane Gonzalez Allende

Karen Aranzasti Iturbe

Alain Peña Fernandez

LH4

OLERKIAK

Mundua. Aiora Amonarriz Huegun

Argia. Aiora Palau

IPUINAK

Klima zaintzeko moduak. Aimar Lertxundi

Magia eskolan. Maren Larrarte Juan

MARRAZKIAK

Lur Larrarte

Mai Zugasti

Sofiia Generalova

Lur Guenetxea

LH5

IPUINAK

Natura. Eñaut Beaumont Balerdi

Robot City. Irati Sarasketa Ajvari

MARRAZKIAK

Hassan Ali Shaheen

Iare Garagarza Ormaetxea

Hegoa Antero Grefa

Ekai Makazaga Eizagirre

LH6

OLERKIAK

Amodioa. Shua Aranzasti Iturbe

Koloreak. Iraia Peña Fernandez

IPUINAK

Amerikar bat Euskal Herrian. Adur Garmendia Leunda

Kristalezko hiria. Iraia Peña Fernandez

MARRAZKIAK

Unai Goikoetxea Gaztelumendi

Ares Aguero Iglesias

Mikel Barranco Albeniz

Alex Barranco Albeniz

Alaine San Sebastian Vitoria (azaleko marrazkia)

DBH1

OLERKIAK

Arrauna. Inhar Gastiain

Koronabirusa. Etxahun Sukia

IPUINAK

Injustizia. Martxel Uribarri

Fin. Kattalin Agote Vitoria

MARRAZKIAK

Saioa Etxeberria Alberdi

Kattalin Agote Vitoria

Naroa Allo Campos

Naima Lopetegi Khalfan

DBH2

OLERKIAK

Katarroa. Usua Azkue

Itsasoa. Hodei Gastiain Gurrutxaga

IPUINAK

Liliana James & August II.aren urrezko erloju galdua. Maddi Etxeberria

Zeruko txoriak. Irati Olaizola

MARRAZKIAK

Jinhan Chen

Ander Uranga

Hodei Gastiain Gurrutxaga

Araitz Aizpitarte Iriondo

DBH3

OLERKIAK

Geurea bizia. Edith Goenaga

Denbora. Amaiur Sukia

IPUINAK

Aggie Kristie eta ezinezko kasua. Uxue Etxeberria

Miren. Klara Puertas Rementeria

MARRAZKIAK

Itxaso Lopetegi

Ane Puertas Rementeria

Klara Puertas Rementeria

Laia Bergara Pamies

DBH4

OLERKIAK

Hezkuntzari kritika. Kattalin Zinkunegi

Herriko plaza. Unai Lertxundi

IPUINAK

Rec_23871. Itxaso Ayerbe Cisneros