Eskola-umeen literatur lehiaketaren sariak banatuko dira larunbatean

Udalak urtero antolatzen duen eskola-umeen literatur eta marrazki-lehiaketak 35. edizioa du aurtengoa, eta sariak banatzeko ekitaldia larunbatean egingo du Euskara batzordeak, maiatzak 21. Kultur etxean izango da ekitaldia, 13:00etan hasita, eta saria irabazi duten haur guztiek hartuko dute parte.

Sariak banatzen alkatea eta Euskara batzordeko kideak arituko dira, eta lan sarituen egileei liburu eta oroitagiri bana emango diete, aurtengo lan sarituak jasotzen dituen liburuaren ale banarekin batera.

Aurtengo liburua

Urtero bezala, sari-banaketa ekitaldian aurkeztuko da aurtengo lanik onenak biltzen dituen liburua. 100 orrialde inguruko liburu bat da, Orioko ume eta gaztetxoek egindako ipuin, olerki eta marrazkiak biltzen dituena.

Aurtengo liburuaren hitzaurrea Libe Larrartek egin du eta azala, berriz, Alaine San Sebastian Vitoria gazteak.