15 minutuko sei atalen bidez, telefono-linea erotiko baten arazo ekonomikoak kontatzen ditu Belarri Bero, bai esan? websailak. Azaroaren 11n, ostiralarekin, eskainiko dituzte atal guztiak kultur etxean, 18:30ean, eta ondoren solasaldia izango da.
Umorea eta sexualitatea ikuspegi feminista batetik lantzen ditu Zehar Kable sormen- taldearen proiektuak. Hernaniko Udalak eskainitako sormen-bekaren deialdira aurkeztu ziren Uxue Amonarriz, Aitor Altuna eta Uxue Bereziartua taldeko kideak 2019an, eta bigarren saria irabazita, websaila martxan jartzea erabaki zuten.
Belarri Bero, bai esan? izan da emaitza, eta iaz estreinatu zuten Hernanin bertan. Ordutik, hainbat herritan proiektatu dute ikus-entzunezkoa. Bertan hartu dute parte Olatz Beobide, Nerea Arriola, Olaia Gil eta Dorleta Urretabizkaia aktoreek, eta alboan izan dituzte Aitziber Garmendia, Kepa Errasti, Iñake Irastortza oriotarra eta Asier Hernandez kideak ere.
Gonbitak, eskuragai
Azaroaren 11n, datorren ostiralarekin, emango dute websaila kultur etxean, eta gonbitak eskuragai daude kultur etxean bertan eta online.