Udalak 2019an hasi zituen Herriko Plaza oinezkoen eremu bihurtzeko lanak, eta lau urteren ondoren, atzo, uztailak 22, eman zitzaion azken errematea obrari, moilari itsatsi zaion oinezkoentzako pasabide berria zabaltzearekin.
Egiturak pasatu beharreko proba guztiak gainditu ditu azken asteetan, eta atzo bertan jarri zuten baranda. Horrenbestez, moilako tarte osoa, Ibai Ondo pasealekutik Kaia kalera arte edo anbulatoriora arte, oinez egin ahal izango dute herritarrek, errepidea gurutzatu behar izan gabe.
Ibilgailuentzako pasabidea uztailaren 3an zabaldu zen, eta beraz, Herriko Plazaren ingurua normaltasunera itzuliko da asteburuan.