Gaur, apirilak 28, egin da zozketa publikoa udaletxean, maiatzaren 28ko Udal eta Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Batzar Nagusietarako hauteskundeetako mahaiak osatuko dituzten herritarrak aukeratzeko.
Irudiko zerrendan ikusi dezakezue titular ala ordezko gisa tokatu zaizuen ala ez. Nolanahi ere, Udalak formalki jakinaraziko die zozketan aukeratuak gertatu direnei.