Gaurtik aurrera martxan da Arkupe elkartearen ‘Erosi Orion’ kanpaina

Arkupe merkatarien eta ostalarien elkarteak Erosi Orion kanpaina jarri du martxan, herriko merkataritza sustatzeko asmoz. Gaur, urriaren 17an, abiatuko da, eta hilaren 28ra arte egongo da martxan. Herriko establezimenduetan kontsumitzen duten herritarrek 200 euroko erosketa-bonua eskuratzeko aukera izango dute.

Egitasmoaren helburua herritarren ohiturak aldatzea da, erosketak herrian egin ditzaten eta, hartara, bertatik bertarako merkataritza sustatu dezaten. Merkataritza-sektore indartsua izatea garrantzizkoa da herriaren ekonomiarako eta gertuko sare sozialak indartzeko.

Nola parte hartu

Zozketan parte hartu nahi dutenek Orioko sei saltegitan gutxienez egin beharko dute erosketaren bat, urriaren 28a baino lehen. Lehen erosketa egiterakoan, kartoizko txartel bat jasoko dute eta, ondoren, ekimenean parte hartzen ari diren herriko dendetako batean erosketa egiten duten bakoitzean, zigilua joko diete txartelean. Sei tokitako zigiluak osatutakoan, txartela establezimenduan entregatu eta zozketan parte hartuko dute. 200 euroko bost bonu zozkatuko dira hilaren 28an egingo den ekitaldian.
Aurten, gainera, sei zigilu lortzen dituzten herritar guztiek izango dute oparia: Arkuperen motxila. Motxilak kultur etxean jaso behar dira, urriaren 21ean eta 28an, ostiralak biak, 18:30etik 20:00etara.

Establezimenduak

Ondoko establezimenduek parte hartzen dute kanpainan:

Dendak

  • Mauka liburu-denda
  • Kaioa jantzi-denda
  • Gozategi fruta-denda
  • Eroski City
  • Eki-Lorea dietetika-denda
  • Itziar Kirolak
  • Izarra etxeko tresnak
  • Lizaso altzariak
  • Rosana argazkilaritza
  • Uranga burdindegia
  • Orio optika
  • Iparragirre autozerbitzua
  • Zipristin inprimategia
  • Soia jantzi-denda
  • Argiñe mertzeria
  • Mara jantzi-denda
  • Al-Rai fruta-denda
  • Dorronsoro supermerkatua
  • Patxi Oliden harategia
  • Txomin arrandegia Oriomar
  • Carmen arrandegia Oriomar
  • Kepa Loidi Harategia

Ostalaritza

  • Arkaitz taberna
  • Sayalero kafetegia
  • Kutixi kafetegia
  • Xixario erretegia
  • Gabon taberna
  • Boga-Boga taberna
  • Baraka taberna
  • Salatxo taberna
  • Goxoki Azkue kafetegia
  • Sukia taberna
  • Gure Txoko taberna
  • Errusta taberna
  • Mola-Mola taberna
  • Orioko Barra jatetxea
  • Oliden jatetxea
  • Mirotza taberna

Zerbitzuak

  • Egarmendia SL aholkularitza
  • Orio Hizkuntzak akademia
  • Expo elektrizitatea
  • Seguros Bilbao aseguruak
  • Luis Perez Achega
  • Narau School &Translations
  • Informatika 3B
  • Asai informatika
  • Yoga Neeru