Gaztelekuak irteera antolatu du martxoan Baztan-Bertiz abentura-parkera

DBH1 eta DBH4 mailen arteko ikasleei zuzendutako irteera berezia prestatu du martxoaren bukaerarako Txurrumuskik. Hilaren 25 eta 26an, Nafarroako Baztan-Bertiz abentura-parkera joateko aukera izango dute gazteek. Izen-ematea martxoaren 2an zabalduko dute, ostegunarekin.

Ametsa Gaztelekuan bertan eman behar da izena, martxoaren 2tik 13ra. Bertan, izen-emateko orria bete eta osasun-txartelaren kopia bat aurkeztu behar da. Leku mugatuak izango dira, eta prezioa 50 eurokoa da.

Informazio guztia, Txurrumuskiren sare sozialetan dago eskuragai.