Gurutze Gorriak hondartzako malekoia hartuko du abenduaren 12an, simulakro bat egiteko

Abenduaren 12an, igandearekin, Gurutze Gorriak mendiko erreskate baten simulakroa egingo du Orioko itsaslabarretan. Hori dela eta, hondartzako malekoian karpak eta salbamenduko ibilgailuak jarriko dituzte behin-behinean.

SOS Deiak-en taktika operatiboak probatuko dituzte: informazio- eta komunikazio-prozedurak, esku-hartzeko eta koordinatzeko prozedurak… Ariketaren helburua da prozedura horiek aplikatu eta aztertzea, ondoren zertan hobetu daitezkeen ikusteko.

9:15etik 13:00ak bitarte hartuko dute eremua, simulakroa egiteko.

Barkatu eragozpenak.