Hainbat zerga eta tasen borondatezko ordainketa-epea urriaren 1ean hasiko da

Urriaren 1etik azaroaren 10era izango da hainbat udal zerga eta tasa borondatez ordaintzeko epea. 

Honako zerga eta tasa hauek ordaindu ahal izango dira:

  • Finken barrura ibilgailuak espaloietan zehar sartzea
  • Udal erabilera publikoko lurrak mahai, mahaitxo, aulki eta antzeko instalazioekin okupatzea (terrazak)
  • Herri baratzak
  • Auto-taxien lizentziak
  • Iharduera Ekonomikoen Zerga (Gipuzkoako Foru Aldundiak kudeatzen du)

Ordainagiriak helbideratzeko aukera

Ordainagiria helbideratuta ez duten zergadunek helbideratze-eskaera egin dezakete Udaleko arreta leihatilan. Horretarako, ordainagiria kargatu nahi duten kontu korrontearen titularitate-ziurtagiria aurkeztu beharko dute.

Helbideratutako ordainagiriak kobrantza-epearen lehen astean kargatuko dira zuzenean zergadunak aukeratutako kontu korrontean.

Udalak gogorarazi nahi du zerga edo tasa bat helbideratuta izateak ez duela esan nahi gainerako guztiak ere helbideratuta daudenik. Zergadunak berariaz adierazi behar du zein zerga edo tasa helbideratu nahi dituen.

Herri baratzen erabiltzaileentzako oharra

Herri baratzen esleipen berriak aurten egin direnez, aurtengo ordainagiria kontu korrontetik kargatzea nahi duten erabiltzaileek aste honetan egin beharko dute helbideratze-eskaera Udaleko arreta leihatilan.