Begi Bistanek Ura Mugimenduan 2026 ekimena antolatu du datorren larunbaterako, irailaren 26rako, Orion. Egun osoko egitarauak ingurumenarekiko kontzientziazioa, herritarren parte-hartzea, tokiko ondarea eta aisialdia uztartuko ditu, Oria ibaian, Antilla hondartzan eta Herriko Plazan egingo diren hainbat jardueren bidez.
Goizean hainbat jarduera egingo dira. 09:45ean hasiko da Oria ibaia kayaketan garbitzeko ekintza, eta 13:15 inguruan amaituko da, ekopiknikarekin eta sari banaketarekin. Horrez gain, 11:00etan eta 12:30ean Arraunetxea ezagutzeko bisita gidatuak eskainiko dira.
12:00etatik 13:00etara, berriz, zigarro-puntak biltzeko ekintza egingo da Antilla hondartzan, Surfriderrekin batera.
Arratsaldean Herriko Plaza izango da jardueren gune nagusia. 16:00etatik 20:00etara plastikoaren inguruko kontzientziazio tailerrak eta tokiko produktuen ekomerkatua izango dira. Goizean bildutako hondakinekin Errixo Garbia izeneko eskultura kolektiboa ere osatuko dute.
17:30etik 19:30era, euskal ipuinak uretatik ezagutzeko bisita gidatuak egingo dira, euskaraz eta gaztelaniaz, eta egunari amaiera emateko, 19:15ean, ezusteko kontzertu bat eskainiko da Herriko Plazan.
Begi Bistanek antolatutako Ura Mugimenduan ekimenaren helburua da herritarrak ingurumenaren zaintzan modu aktiboan inplikatzea, eta, aldi berean, Orioko natura eta itsas ondarea beste modu batean ezagutzeko aukera eskaintzea.
Egitarauari eta jarduerei buruzko informazio gehiago Begi Bistanen webgunean dago:
https://www.begi-bistan.com/mice-teambuilding-euskadi/ura-mugimenduan-2026/
