Urtero bezala, aurten ere udako zinema emanaldiak egingo dira Orion uztailean eta abuztuan. Lehen saioa bihar izango da, uztailak 21, eta 22:00etan hasita, Lurrak eztanda egin zuen eguna (Looney Tunes) (2024) filma emango dute hondartzako berdegunean.
Porkyk eta Lucasek lurra planeta suntsitzeko konplot estralurtar maltzur bat deskubrituko dute. Nahi gabe, abentura zoro batean murgilduko dira, Looney Tunes-en umore kaotiko eta eszena dibertigarriz beteta. Bi lagunek ez dute egoera kudeatzen jakingo, baina, hala ere, gizateriaren azken itxaropena bihurtuko dira.
Haurrei zuzendutako film dibertigarria Zinema Euskaraz programaren barruan estreinatu zen 2025eko udaberrian, eta ohi bezala, emanaldia doakoa izango da.
