Haurreskola bisitatzeko aukera izango da abenduaren 22an

Ostegun honetan, abenduak 22, Maria Maestra haurreskolak ateak irekiko dizkiete herritarrei, eskola bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dezaten, 17:00etatik 18:00etara. Eraikina bera eta eskaintzen den zerbitzua gertutik ikusteko aukera izango da, eta 0-2 urte arteko haurrak dituzten gurasoei zuzenduta dago ekimena. 

Haurreskolak jakinarazi du oraindik plaza libreak geratzen direla aurtengo ikasturteari begira.