Haurreskolako matrikulazio-epea apirilaren 22an irekiko dute

 

Haurreskolen partzuergoak 2024-2025 ikasturtera begirako matrikula egiteko epea zabalduko du datorren astelehenean, apirilak 22. Epea zabalik izango da maiatzaren 10era arte. Izen-ematea Maria Maestra Haurreskolan egin behar da, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:30era.

Ate irekiak

Instalazioa aldez aurretik bisitatu nahi dutenek aukera izango dute, Maria Maestra haurreskolak horretarako ezarri dituen ate irekietako bi egunetan:

  • Apirilak 17, asteazkena.
  • Apirilak 29, astelehena.

Ate irekietako bisita egiteko edo informazio gehiago behar izanez gero, jarri harremanetan Orioko Maria Maestra Haurreskolarekin:

  • 943 890 625
  • mariamaestra.orio@haurreskolak.eus