Uztailaren 23ko Diputatuen Kongresurako eta Senaturako hauteskundeetan bozka eman dezaketen herritarren zerrenda kaleratu du Udalak

2023ko uztailaren 23an, igandearekin, egingo dira Espainiako Diputatuen Kongresurako eta Senaturako Hauteskundeak, eta Orioko Udalak herrian bizi diren hautesleen zerrenda ikusgai jarri du, herritarrek datuak zuzenak direla egiaztatzeko. Zerrenda udal-bulegoetan egongo da ikusgai ekainaren 5etik 12ra (biak barne), 8:30etik 14:30era.

Zerrendak ikusgai dauden bitartean, edozein pertsonak aurkeztu dezake erreklamazioa: zerrendatik baztertu dutelako (zerrendan ez badago edo gaizki erregistratua badago) edo zerrendan sartu dutelako hala behar ez lukeenean.

Hautesleak berak edo behar bezala baimendutako pertsona batek aurkeztu eta sinatu behar du erreklamazioa, eta NANaren, gidabaimenaren edo pasaportearen fotokopia erantsi behar dio.