Abenduaren 4tik 8ra ospatuko dira aurten San Nikolas festak, eta Udalak gaur banatuko du etxez etxe festetako programa jasotzen duen eskuorria. Ohi bezala, Orioko Udalak festa-batzordearekin elkarlanean osatu du egitaraua azken hilabeteotan, eta herriko eragile, elkarte eta norbanako ugarik hartu dute parte programaren prestaketan.
Txupinazoa larunbatean botako bada ere, festen egitaraua ostiralean jarriko da martxan, asteartera bitarte.
Barrakei dagokienez, Andramari inguruko proiektua dela eta, kokapen berria izango dute aurten. Barrakek behar duten espazioa kontuan hartuta, Mendibeltz ondoko aparkalekuan jartzea erabaki da, zehazki, aparkalekuaren mendebaldean, etxebizitzekiko tartea utzita.
Aurten, barrakak sei egunez egongo dira zabalik, abenduaren 4tik 9ra. Egonaldiaren iraupena murriztea erabaki da, kokapen berrian inguruko bizilagunei ahalik eta eragozpen gutxien sortzeko eta aparkalekua ahalik eta lasterren berriro erabilgarri egon dadin.
AFADE barraken elkartearekin adostuta, abenduaren 9an barrakek prezio murriztua izango dute.
Era berean, musika-ordutegiak ere zehaztu dira, eta egunero zaratarik gabeko bi tarte izango dira: goizez, 11:30etatik 12:30etara, eta arratsaldez, 17:00etatik 18:00etara.
Erraldoien eta buruhandien kalejiretan ere izango dira zaratarik gabeko uneak.
Programa:
ABENDUAK 4, OSTIRALA: FESTEN BEZPERA
- 10:30 Jubilatuen hamaiketakoa, Zaharren Babeslekuan
- 20:00 Txosna irekiera, Herriko Plazan
ABENDUAK 5, LARUNBATA: TXUPINAZO EGUNA
- 11:00 Orio Arraunketa Elkartearen banderen Bedeinkapena
- 11:30 Ttuntturttuak, kalez kale
- 15:30 Mus txapelketa, Arraunetxean
- 18:30 Erraldoien eta buruhandien kalejira Danbolin Musika eta Dantza Eskolako txistulariekin, kalez kale
- 19:00 Joseto ta Alayak Elektrotxaranga, Hendaia Plazan
- 20:00 Txupinazoa, Herriko Plazan
- Ondoren Joseto ta Alayak elektrotxaranga, Herriko Plazan
- 22:30 Gaueko emanaldiak: Zopilotes txirriaos, Herriko Plazan
- Ondoren Dj Xanta, Herriko Plazan
ABENDUAK 6, IGANDEA: SAN NIKOLAS EGUNA
- 11:00 Haur eta gaztetxoentzat jolasak, Ikastolako pergolan
- 12:00 Meza Nagusia Salatxo abesbatzak kantatuta, Elizan
- 12:45 Dantza suelto txapelketa, Herriko Plazan
- 17:00 Erraldoi eta buruhandien kalejira Danbolin Musika eta Dantza Eskolako trikitilariekin, kalez kale
- 18:00 Danbolin Musika eta Dantza Eskolako bandaren kontzertua, Herriko Plazan
- 19:00 Patata-tortilla lehiaketa LH4tik DBHko ikasleentzat, Ikastolako pergolan
- 19:00 Ttuntturruak, kalez kale
- 22:30 Bertso saioa: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Sustrai Colina, Aitor Mendiluze, Nerea Ibarzabal, Karela Kiroldegian
- 23:00 Gaueko emanaldia: Bide batez erromeria, Herriko Plazan
ABENDUAK 7, ASTELEHENA: SAN NIKOLAS BIGARRENA
- 11:00 Kalejira herriko txarangarekin, Herriko Plazan
- 12:00 Paella Lehiaketaren hasiera, Mendibeltz ondoko karpan
- 14:30 Bazkaria, Mendibeltz ondoko karpan
- Ondoren Jolasak et Dj Trikitraka
- 18:30 Erraldoien eta buruhandien kalejira herriko txarangarekin, kalez kale
- 20:30 Iluntzeko kontzertua: Andoni Oilokiegi, Herriko Plazan
- 22:30 Gaueko emanaldiak: Nafarroa 1512, Txamakos, Herriko Plazan
- Ondoren, Dj Irrintzi, Herriko Plazan
ABENDUAK 8, ASTEARTEA: SAN NIKOLAS HIRUGARRENA
- 6:00 Gaupaseroen argazkia, Oa-ko eskaileretan
- 09:00 3X3 Saskibaloi festa, LH3tik DBH4ra, Karela Kiroldegian
- 11:00 Umeen ikuskizuna: Sardina Freskue, Herriko Plazan
- 12:00 Haur eta gazteentzat jolasak, Herriko Plazan. Ondoren, bazkaltzeko aukera egongo da haur eta familientzat
- 16:00 Herri kirolak haur eta gazteentzat, Herriko Plazan
- 17:00 Herri kirol ikuskizuna Joseba Ostolaza Harri eskolaren eskutik, Herriko Plazan
- 17:30 Erraldoi eta buruhandien kalejira trikitilariekin, kalez kale
- 18:00 Talo eta gaztain jana, Herriko Plazan
