Udalbatzarrak ohiko bilkura egingo du gaur, azaroak 26

Bilkura udalbatzarraren aretoan egingo da, udaletxean. 19:30ean hasiko da, eta gai hauek aztertuko dira:

  1. Onartzea, egoki bada, arraunketa teknifikazio zentroko kirol eta aisialdi zerbitzuen emakidaren amaierarako akordio-proposamena.
  2. Onartzea, egoki bada, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria sailak proposatutako InguruneOn itunaren akordio-proposamena.
  3. Onartzea, egoki bada, Orioko udalaren kirol-instalazioak kirol-programa publikoetarako erabiltzeko lehentasunezko sarbidearen araubidea.
  4. Kontu ematea, 2026ko udal aurrekontuaren 3. hiruhilekoaren berankortasun txostena.
  5. Kontu ematea, 2026ko udal aurrekontuaren 3. hiruhilekoaren exekuzioa.
  6. Behin betiko onarpena ematea, egoki bada, Ordenantza fiskalen eta bere eranskinaren aldaketari, eragina 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera izango duena.
  7. Behin betiko onarpena ematea, egoki bada, Orioko udalerriko egonaldi turistikoen gaineko zerga arautzen duen 2027ko ordenantza fiskalari.
  8. Onartzea, egoki bada, Orioko Udalaren 2027ko aurrekontu orokorra eta aurrekontuaren exekuzioari buruzko udal-araua.
  9. Onartzea, egoki bada, Udalaren 2027 urterako plantilla organikoa eta lanpostuen zerrenda.
  10. Eskariak eta galderak.