Hemen da udaberriko kultur programa!

 

Udalak udaberriko kultur programa aurkeztu berri du. Urtero bezala, jardueraz betetako eskaintza ondu du herriko eragileekin elkarlanean eta, bereziki maiatzean, ekitaldi ugari izango dira herrian. Programaren eskuorria bihar, ostiralarekin, banatuko da etxez etxe, eta webguneko Agendan ere kontsultagai daude ekitaldiak.

Martxoaren bukaeran iragarri bezala, bihar, apirilak 21, Txalo Produkzioak-en Lehendakari gaia antzezlana izango da ikusgai kultur etxean, Iker Galartza eta Zuhaitz Gurrutxagarekin. Emanaldirako sarrera guztiak ahituta daude dagoeneko. Datorren ostiralean, aldiz, Aritz Pardina oriotarrak Ibai ahoak estreinako liburuaren aurkezpena egingo du Salatxo aretoan, eta hurrengo egunean, larunbatarekin, Gari & Maldanbera taldearen zuzeneko kontzertua izango da Herriko Plazan, doan.

Maiatzean, aldiz, herriko eragileek programatutako saioak izango dira nagusi: Ahalduntze Eskola, Danbolin Musika Eskola, Arraun Elkartea, Herri Ikastola, Zaragueta Herri Eskola, Talai Mendi elkartea, Salatxo abesbatza… Haiekin batera egitarauan izango dira Udaleko urteroko zita garrantzitsuak ere: artisau-azoka, literatur eta marrazki-lehiaketaren sari-banaketa ekitaldia eta ipuin-kontalaria. Eta, Albaola Itsas Kultur Faktoriaren eskutik, Mutiozabalen eraikitako lehen alaren botadura-ekitaldia egingo da hilaren 6an, larunbatarekin.

Ekaina San Pedro jaien hilabetea da, baina, horren aurretik, zinemaz, dantzaz eta joskintzaz gozatzeko tartea ere izango da. Hau da ekitaldien zerrenda:

Apirila

Apirilak 1, larunbata: Gure kanoa txotxongilo-ikuskizuna. Kultur etxea, 17:30ean. Zurrunka Teatroaren eskutik. Sarrera: 5 euro.

Apirilak 21, ostirala: Lehendakari gaia antzezlana. Kultur etxea, 19:30. Txalo Produkzioak-en eskutik. Sarrera: 10 euro.

Apirilak 28, ostirala: Aritz Pardinaren Ibai ahoak liburuaren aurkezpena eta solasaldia. Salatxo aretoa, 19:30.

Apirilak 29, larunbata: Gari & Maldanberaren kontzertua. Herriko Plaza, 19:30.

Maiatza

Maiatzak 5, ostirala: Talo-jana eta bingo musikatua. Herriko Plaza. Antolatzailea: Orioko Herri Ikastola.

Maiatzak 5, ostirala: Elbira dokumentalaren proiekzioa. Herriko Plaza, 20:00. Antolatzailea: Orioko Herri Ikastola.

Maiatzak 6, larunbata: Munduko arrozak. Herriko Plaza. Antolatzailea: Orioko Herri Ikastola.

Maiatzak 6, larunbata: Mutiozabalgo alaren botadura-ekitaldia. Mutiozabal plaza, 17:00. Antolatzailea: Albaola Itsas Kultur Faktoria.

Maiatzak 7, igandea: Artisau-azoka. Herriko Plaza, 10:00-14:00.

Maiatzak 7, igandea. Mendi-irteera. Ikastolatik, 10:30. Antolatzailea: Orioko Herri Ikastola.

Maiatzak 8, astelehena: Miriam Mendoza ipuin-kontalaria. Kultur etxea, 18:00.

Maiatzak 8, astelehena: Amets Arzallusen Miñan eleberriaren aurkezpena eta solasaldia. Gaztetxea, 19:00. Antolatzailea: Orioko Herri Ikastola.

Maiatzak 12, ostirala. Literatur eta marrazki-lehiaketaren sari-banaketa ekitaldia. Herriko Plaza, 18:00.

Maiatzak 13, larunbata: DanbolinFest. Herriko Plaza, 12:00.

Maiatzak 14, igandea: Getariako Musika Bandaren kontzertua. Herriko Plaza, 12:00.

Maiatzak 18, osteguna: Zinegoak film laburren emanaldia. Kultur etxea, 19:00. Antolatzailea: Ahalduntze Eskola.

Maiatzak 20, larunbata: Villa de Naviako abesbatzaren kontzertua (ahots baxuak). Eliza, 19:00. Antolatzailea: Salatxo abesbatza.

Maiatzak 20, larunbata: Kros Txikia. Zaragueta Herri Eskola, 12:00.

Maiatzak 20, larunbata: Talaimendi Trail mendi-lasterketa. Herriko Plaza, 17:30. Antolatzailea: Talai Mendi elkartea.

Maiatzak 22-28: Kukuarri Astea. Antolatzailea: Talai Mendi elkartea.

Maiatzak 26-28: Garagardo-azoka. Herriko Plaza. Antolatzailea: Orio Arraun Elkartea.

Ekaina

Ekainak 2, ostirala: Euskal Rockaren Sorrera filmaren proiekzioa eta LEOK’K taldearen kontzertua. Kultur etxea, 19:00.

Ekainak 12, astelehena: Puntu eta kakorratza kalean. Herriko Plaza, goiz eta arratsalde. Antolatzailea: Ostargi elkartea.

Ekainak 23, igandea: San Joan Berde gaueko dantza-emanaldia. Herriko Plaza, 22:00. Antolatzailea: Harribil dantza-taldea.

Ekainak 23-24: Anibarko Portuko festak.

Ekainak 28-Uztailak 1: San Pedro jaiak.