Herribil ikuskizuna bertan behera utzi dute antolatzaileek

Harribil dantza-taldeak eta ikuskizunean parte hartu behar zuten gainerako taldeek bertan behera utzi dute abenduaren 23ko ekitaldia.

Erabakia adostasunez hartu dute, pandemiaren egoera ikusita, parte-hartzaileen eta herritarren segurtasuna zaintzeko.