Herriko bide batzuk moztuta egongo dira astelehenean eta asteartean

 

Gipuzkoako Ur Kontsortzioak mantentze-lanak egingo ditu Kaia kalean datorren astelehenean, irailak 26. Ponpaketa-sistema aztertu behar dute langileek, eta Arostegi pareko tartea itxi beharko dute 9:00etatik 12:00etara. Horregatik, ibilgailuek Txanka-Hondartzako bidea erabili beharko dute tarte horretan herritik irteteko. Barkatu eragozpenak.

Arketen aldaketa

Bestalde, Gipuzkoako Ur Kontsorzioak berak Orioko arketa guztiak aldatu zituen iaz, autoak gainetik igarotzerakoan egiten zuten zaratarekin amaitzeko. Arketa batzuek, ordea, zarata egiten jarraitzen dute, eta arazoa konpontzeko lanak egin behar dituzte.

Lan horiek datorren asteartean, irailak 27, egingo dituzte, 12:00etan hasi eta iluntzera arte (ez dute amaiera-ordurik zehaztu). Herriko hainbat tokitan daude arketa horiek, eta ondorioz, trafikoa desbideratu egin beharko da tarteka. Horretarako, seinaleak jarriko dituzte, eta langileak ere izango dira trafikoa bideratzen.