Ibaiaren bokalean eta hondartzan herritar eta bainularien segurtasuna handitzeko helburuarekin, Udalak salbagailua jarri du espigoian.
Hondartza eta ibaiaren bokaleko segurtasuna hobetzeko asmoarekin Udalak salbamendu-uztaia jarri du espigoi muturrean, sorosleen eta herritar guztien eskura.
Udalak ardura eskatzen die herritarrei, salbamendu-uztaien erabilera ona egiteko eta itsasoan larri daudenei laguntzeko bakarrik erabiltzeko. Bide batez, ibaian edo hondartzan bainua hartzerakoan zuhurtziaz eta zentzuz jokatzeko deia ere egiten du.