Iñigo Martinezek ‘Ezinezkoaren alde’ liburua aurkeztuko du bihar Salatxo aretoan

Iñigo Martinez Peña filosofo, idazle eta irakasleak Ezinezkoaren alde lan berria kaleratu du aurten. Bihar, maiatzaren 14an, asteazkenarekin, liburua aurkeztuko du Salatxo aretoan, 18:00etatik aurrera, eta saioaren ondoren, solasaldia izango da idazleak berak gidatuta.

Lanak “nahi baduzu, ahal duzu” lelo ezagunaren kontrako aldarria du muinean, eta ezinezko helburuen onarpen eta hutsuneen laudorioa egiten du. Egilearen hirugarren obra da hau, eta ezinezkoa ukatzen duen diskurtso kapitalistak sortutako egonezinaren aurrean, bizitza bizi egiten dela aldarrikatu nahi izan du.

2021ean kaleratu zuen Mandamentu hipermodernoak liburuak irakurle askoren interesa piztu zuen, eta bihar eskainiko duen saioa ere interesgarria izango da. Ez da sarrerarik beharko hitzaldian izateko, eta interesa duten herritar guztiak daude gonbidatuta.