Jon Plazaolaren bakarrizketa, abuztuaren 6an Gure Zirkuaren karpan!

Gure Zirkuak abuztuan Orion egingo duen egonaldia aprobetxatuz, Orioko Udalak pare bat jarduera programatu ditu karparen barruan. Horietako bat, Jon Plazaolaren AA Aita bakarrizketa izango da, abuztuaren 6an, ostegunarekin, 20:00etan. Sarrerak gaur, uztailak 20, jarriko dira salgai turismo-bulegoan, 16:00etatik aurrera.

2024az geroztik aitatasunak eman diona publikoarekin elkarbanatu nahi izan du Plazaolak, lan honen bitartez. Esperientzia onak elkarbanatu nahi ditu, eta funtsezkoena dena, “oinazea monetizatu”. Aitatasuna ardatz eta aitzaki izango ditu patetismo eta ergelkeria propioaz aritzeko, baita gainontzeko guztionaz ere.

Sarrerak, 10 euroan eskuragai

Bakarrizketa abuztuaren 6an izango da, eta sarrerak gaur arratsaldetik aurrera izango dira eskuragai, turismo-bulegoan. 10 euroko prezioa izango dute eta herritar bakoitzak gehienez 4 sarrera erosi ahal izango ditu.