Kukuarri Astea antolatu du Talai Mendi elkarteak maiatzaren 22tik 29ra

Urtero bezala, jarduera-sorta antolatu du Talai Mendi mendi-elkarteak maiatzaren bukaeran, Udalaren laguntzarekin. Aurtengoa 9. edizioa izango da, eta igandean hasiko dute programa, mendi-lasterketarekin. Mendi-irteera, gaztetxoentzako ikastaro eta probak, hitzaldiak eta hainbat kirol probatzeko hitzorduak nagusituko dira egitarau oparoan.

Hau da Talai Mendik antolatu duen jarduera-programa:

Maiatzak 22, igandea

  • 10:00 Mendi-lasterketa. Irteera, Herriko Plazan.

Maiatzak 23, astelehena

  • 17:00 Iparrorratza eta mapa erabiltzeko ikastaroa, 10-14 urte arteko gaztetxoentzat (GOT taldea). Aurrez izena eman behar da (adina adierazita), 625 706 438 telefonora whatsappa bidalita. Gaur da izena emateko azken eguna (maiatzak 19).

Maiatzak 24, asteartea

  • 17:30 Orientazio-proba GOT taldearen laguntzarekin. Maparekin herrian ezkutatutako mugarri eta lekuak aurkitu beharko dituzte, eta edozeinek hartu dezake parte: bakarka, familian edo taldean. Hasteko lekua: Talai Mendiko lokala.

Maiatzak 26, osteguna

  • 17:00-20:00 Slackline-a Tirolina parkean.

Maiatzak 27, ostirala

  • 19:00 Alex Txikonen hitzaldia kultur etxean: Mundu bat motxilan. Aurrez gonbita hartu behar da kultur etxean.

Maiatzak 28, larunbata

  • 16:00-19:30 Rokodromoa kiroldegian, adin guztietako haurrentzat.
  • 16:00-19:30 Elizako paretan eskalatzeko eta yumareatzeko aukera.
  • 16:00-19:30 Tirolina elizatik plazara.

Maiatzak 29, igandea. KUKUARRI EGUNA

  • 09:00 Irteera Herriko Plazatik
  • 11:00 Tontorreko gurutzean, elizkizuna. Ondoren, salda eta pintxo beroak.