Kultur mahaia eta sanikolasetako festa-batzordea irailaren 28an bilduko dira

Datorren irailaren 28an, asteazkenarekin, Kultur mahaiaren eta sanikolasetako festa-batzordearen bilera irekiak deitu ditu Udalak. Kultur mahaia 19:30ean elkartuko da, eta ondoren, 20:00etatik 21:00etara, San Nikolas jaietako festa-batzordearen txanda izango da. Bi bilerak kultur etxean izango dira.