Kultur Mahaia maiatzaren 17an elkartuko da

 

Bihar, maiatzaren 17an, kultur-mahaiaren bilera deitu du Udalak. Mahaiko kideak 19:30ean elkartuko dira, kultur etxean, eta interesa duten norbanako eta eragile guztiei zabaldutako saioa izango da.

Hauek izango dira bertan landuko diren gaiak:

  • Kultur agenda.
  • Mahaiko kideak elkarrekin komunikatzeko sistemen proposamena.
  • Kultur jardueren datu ekonomikoak.
  • Zalantzak eta bestelakoak.