Orioko Udalak otsailaren bukaeran iragarri zuenez, herriko kultur egoeraren plan estrategikoa lantzeko prozesua abiatu du. Planaren lanketa partehartzailea da, eta, besteak beste, galdetegi bat aktibatu da online, herritarren iritziak biltzeko. Galdetegia betetzeko zailtasunak dituzten herritarrek horretarako laguntza izango dute kultur etxean, martxoaren 13an eta 14an, asteazkena eta osteguna.
Izan ere, herritar guztiek bete dezakete formularioa: kultur ekitaldietan izan ohi direnek, ohiturarik ez dutenek, kulturako baliabideak erabiltzen dituztenek, baliatzen ez dituztenekā¦ Ordu laurden bat behar da galdetegia betetzeko, eta martxoaren 30era arte egongo da zabalik (iragarri baino astebete gehiago).
Baina, esan bezala, online betetzeko zailtasunak dituzten herritarrentzako laguntza eskainiko du Udalak. Martxoaren 13an eta 14an, 9:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, kultur etxean.